Zer da hau?

Webgune honen helburua ondoko herrietan antolatzen diren euskarazko ekitaldien berri ematea da:

  • Barakaldo

  • Sestao

  • Portugalete

  • Santurtzi

Meatzaldea inguruetan antolatzen diren ekitaldiak ere ongi etorriak dira: Abanto-Zierbena, Muskiz, Ortuella, Trapagaran eta Zierbena.

Agenda partekatu hau Euskaragendak ekimenaren parte da.

Nola parte hartu dezaket?

Bideo honetan ekitaldi bat nola argitaratu azaltzen dugu.

Sartu agendan, sakatu “+" ikurra ekitaldi bat sortzeko eta bete formularioa. Ekitaldiak kartela edo irudia badu, “Media” sakatu eta aukeratu ezazu fitxategia. Azkenik, sakatu “BIDALI” botoia eta kito!

Agendan izena ematea gomendatzen dizugu. Era horretan zuk bidalitakoa atoan argitatatuko da (administratzaileek zure erabiltzailea onartutakoan). Gainera, zuk bidalitako ekitaldiak zuzendu eta osatu ahal izango dituzu behar izanez gero. Ekitaldiak anonimoki bidaltzen badituzu pazientzia pixka bat izan behar duzu administratzaileren batek zuk bidalitakoa ikusi arte eta onartu arte.

Zer iragarri dezaket?

Euskaraz burutuko diren eta publiko orokorrarentzat irekiak diren era guztietako ekitaldiak: antzezlanak, kontzertuak, bertso-saioak, hitzaldiak, liburuen aurkezpenak, euskarazko filmeen emanaldiak, pailazoak, tailerrak, euskarazko irakurle kluben saioak, berbalagun saioak, gurasolagun saioak, ipuin kontalariak, dantzaldiak, mendi martxak, lasterketak, talde eta elkarteetako bilerak eta asanbladak... Erakusketa mutuak, aurkezpen elebidunak eta antzeko ekitaldiak ere ongi etorriak dira.

Erdarazko ekitaldirik ez bidali mesedez.

Lagungarriak diren oharrak azalpenetan gehitu: adin tarte zehatz bati zuzendutako ekitaldia bada, ordainpekoa bada, sarrera aurretiaz eskuratu beharra badago...

Giza eskubideak urratzen dituzten edukiak ezabatuak izango dira, baita administratzaileek desegokitzat hartzen dituztenak ere.

Partaideak

Euskaragenda hau Barakaldoko Sasiburu euskara taldeak sortua da, baina berau informazioarekin elikatzen dutenak ezkerraldeko hainbat eragile boluntario dira: Barakaldoko AEK, Laguntasuna, Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Barakaldoko udalaren Euskara Zerbitzua, Gazte Bulegoa, Hala Dzipo, Ibarrakaldu, Ainara, Ilazki…

Zuk parte hartzen duzun talde, elkarte edo erakundearen ekitaldiak dagokion euskaragendan ikusgai izatea nahi baduzu, zure laguntza ezinbestekoa da: onena zuk zeuk webgunean izena ematea eta zuzenean informazioa aldiro-aldiro argitaratzea da. Oso erraza eta azkarra da!

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi mesedez eposta helbide honetara: info@sasiburu.eus.

Laguntzailea

Ondoko webguneak Sindominio proiektuak sortu ditu eta martxan jarrai dezaten arduratzen da, besteak beste Gancio softwarea eguneratuz:

Zer da Gancio

Gancio hitza gantxo ahoskatzen da eta lagunarteko italieraz hitzordua esan nahi du. Gancio, Italiako software libreko garatzaile batzuek tokian tokiko komunitateetan agenda partekatuak kudeatzeko sortu duten aplikazio baten izena ere bada. Bere ezaugarri nagusiak ondokoak dira:

  • Software librea da.

  • Euskaraz dago.

  • Oso erabilerraza da.

  • Fokua edukietan jartzen du, ez pertsonetan.

  • Bisitariek dute lehentasuna.

  • Ekitaldiak inportatzeko eta esportatzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu.

Informazio gehiago: gancio.org