Black is beltza II: AINHOA - Zinema euskaraz
Black is beltza II: AINHOA - Zinema euskaraz
2 days ago
Barakaldo Antzokia
Juan Sebastian Elkano kalea, 4. Barakaldo

Urtea: 2022               Herrialdea: España             Generoa: ANIMAZIOA. Drama

Zuzendaritza: Fermín Muguruza
Gidoia: Fermín Muguruza, Isa Campo, Harkaitz Cano. Cómic: Fermín Muguruza

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia), bere ama Amanda atentatu parapolizialean hil ondoren. Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira joan zen bere aita Manexen lurra ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina-gaindosiak jota hiltzen denean, Ainhoa eta Josune Libanora, Afganistanera eta Marseillara eramango dituen bidaia iniziatiko batean abiatzen dira. Gerra Hotzaren azken urteak dira, eta biak narkotrafiko-sareen mundu ilunean murgilduko dira, bai eta sare politikoekin dituzten lotura estuetan ere.

“Pelikula militante su-emailea eta probokatzailea, artista multifazetiko baten ideiariorako bidaia, munduari buruz duen ikuspegia pantailan islatzeko gose aseezina duena.”

Ezequiel Boetti: OtrosCines.com

https://www.teatrobarakaldo.com/eu/event/black-is-beltza-ii-ainhoamiercoles-de-cine/