Formol laborategia
Formol laborategia
9 hours ago
Barakaldo Antzokia
Juan Sebastian Elkano kalea, 4. Barakaldo

Egiletasun: Formol Laborategia
Dramagintza: Formol Laborategia, ITU Banda
Zuzendaritza: Edurne Azkarate
Antzezleak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?

Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?. Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?

Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak.

Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.

Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?

Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat.

Ongi etorri gure kaiolara

https://www.teatrobarakaldo.com/eu/event/albumformol-laborategia/