
5 urtetik aurrerako haurrentzat.
Sarrera:
2 - 3 €
Sarrerak erosteko: https://barakaldokultura.web.app/evento/63a96bbc501cfc99ea11d8a7
Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari. Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, "Kotondarrak" ideia jaio zen. Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu "helduak" itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik. Titereen ikuskizun onenaren FETEN saria 2021.
Trailerra: https://youtu.be/0UZaQ5ey80g